XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hamargarren artikulua

1. Berenezko edo agizko bazkideak, borondatezko bajagatik edo Borondatezko Gizarte Aurrezaintzako Erakundearen deuseztapen eta ezabapenagatik, honengatik eskura ditzan kopuruei lan pertsonalaren etekin eritziko zaie, eta ordainketa bakarrean eskuratuz gero errenta irregular gisako trataera izango dute.

2. Aurreko atalean ohartarazten dena ez da erabilgarri izango jasotako kopuruak, bi hilabetetik gora gabeko epean, oso-osorik Borondatezko Gizarte Aurrezaintzazko beste Erakunde batean sartzen badira.

Hamaikagarren artikulua

Borondatezko Gizarte Aurrezaintzazko Erakunde batengandik jaso eta, ekainaren 30eko 1988/6.

Foru Arauak eta oraingo Foru Arau honek diotenaren arabera, lan pertsonalaren etekin gisako izaera izan dezaten kopuru guztiak atxekipenen erregimen orokorpean geratuko dira, 10.2 artikuluan ohartarazten dena salbu.

Hamabigarren artikulua

Ekainaren 30eko l988/6.

Foru Arauaren Bigarren Xedapen Iragankorraren 1. txatalak aipatzen duen zerga-erregimena erabilgarri izango da hurrengo bi baldintzok gerta daitezen guztietan:

a) Iharduneango pertsonalarentzako horniketak direnez, 1990eko abenduaren 31n enpresan alda izan dezaten enplegatuentzakoak izatea.

b) Horniketak aseguro-alorreko beharrezko kalkuluen arabera finkatuak izatea, kalkulu horietatik homiketaren zenbatekoa eta bere aldikakotzea kenduta.

Hamahirugarren artikulua

Ekainaren 30eko 1988/6.

Foru Arauean aipatzen diren Borondatezko Gizarte Aurrezaintzazko Erakundeetako berenezko edo agizko bazkideek, Pertsona Fisikoen Ondarearen gaineko Aparteko Zergaren Oinarri ezargarria hainbatzerakoan, ez dute esandako Aurrezaintza Erakundeen ondarearekiko eskubide sendoruten jabetasunagatik legozkiekeen kopuruak kontutan hartuko.

Dena dela, kopuruok aipatutako Zergaren aitormenean zehaztu egin beharko dira.